XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskara eta legeaMikel Arregi Perez / Euskararen teknikoa Nafar Gobernuan
Denok dakigun gauza da
Horregatik, euskaldunen hizkuntz eskubideak aintzat hartuak izan daitezen egiten zaizkion aldaketa guztiak, harrera ona izateaz gain, beharrezkoak dira.
Hala ere, komeni da gogoeta egitea aurrean irekiak ditugun aukerez:
1.-
Erabakiorra ez da legea, baizik hiztunen borondatea.
Gaurko legea oso mugatua da, baina zer egiten du Nafarroako Gobernuak egungo legeak eskatzen dizkion minimoak bete ditzan?
Orain horren lege eskasa betetzen ez badute, nork bermatzen digu lege hobe bat beteko dutenik? Badirudi hilarriko hitzen kalitateaz gehiago kezkatzen garela hilzorian dena salbatzeaz baino.
2.-
Alli Nafarroako lehendakaria da, ez nafar guztiona: UPNren ordezkaria da.
Batzuetan eskatzen diogu Nafarroako Udaletxe abertzaleenek are planteatzen ez dituzten erabakiak hartzea.
Egiteko duguna ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina soluzioak geure borondatean du abiapuntua eta ez besterenean, gainera beste horiena euskararen kontrakoa dela jakinik.
Parlamentuko Batzordearen sorreraz baliatu behar genuke eta gure eskubideak zein diren han agertzen, baina mutu geratzen gara gure egoeraz urrikalduko diren esperantzan.
Eremu euskalduneko zein udalek uste du, esate baterako, aldaketekin bere herriko biztanleen hizkuntz eskubideak aintzat hartuko direnik?
3.- Egungo legeak ezagutzen ditu zenbait eskubide, beste normalizazio lege batzuetan jasotakoen aldean hutsa izan arren, abian jartzen ez direnak.
Ikastetxeetan traba besterik ez dago irakasleen prestakuntzarentzat, eskola-mapak euskarazko ereduetako ikasleak derrigorrezko bidaiari bihurtuko ditu...
Paradisua emango digun legea nahi dugu eta ez gara gauza gaurko legea betearazteko.
Badugu zilborrari begira egoteari uzteko garaia: garena baizik ez gara, gure birtute eta ezinekin.
Jende mordo bat dabil lanean jotake, baina bada garaia eskuzabalak omen diren horiengan gure ustea jarria izateari uzteko, horiengandik ez baitugu ezer asko aterako:
1.-
Kasu bitxia, gaur arte eskuineko ezein burukidek ez baitu horrelako jarrerarik izan.
Hizkuntza ez dela ez eskuindar, ez ezkertiar: hori izan da erakutsi digunaren alderdi ona.
Alderdi txarra, berriz, berak ez mintzatu, ez ikasi egiten duela, euskararentzako aurrekontu-sailak murriztu, berriz, hori bai.
2.-
Egiten duten lana makala ez den arren, batzuetan beren indar guztia galtzen dute jendeari buruan sartu nahian beren diskurtsoan ez dela zehar-asmorik.
3.- Besteek zer egin behar duten ederki dakitenengandik, izan ere, berek egin behar dutena ez baitute horren ongi ikasi.
Inoiz ez dute denborarik.
4.-
Hizkuntzaz baliatuz egin dute gora.
Egiten duten lana onerako da, baina errutinazkoa, benetan zer balio duten argi uzteko moduko erabaki handiak falta dira.
5.-
Mintzatzen gara, baina geure eskubideak ezagutuak izateko ausardia falta zaigu.
Kemenik eza eta nekea galgarriak izan daitezke guretzat.
Nola eskatuko diogu saiatzeko ibiltzen hasteko borondaterik ez duenari guri begiratu eta lehenbizi ikusten duena nekea bada?
Alaitasun piska bat, mesedez!
Herri mugimenduak, irakaskuntzako langileen ahaleginak, arazo mordo baten hasiera besterik ez dela jakin arren, beren haurrak euskal ereduetan matrikulatzen dituzten gurasoen jarrera, AEK, IKA eta gainerako euskaltegietako irakasleen lana, euskara ikasten hainbeste ordu ematen duten pertsona izengabeak, zapalketa eta mesprezuari gogor eginez bere hizkuntza gorde duen euskalduna, behar diren erabakiak har daitezen hainbeste ordu ematen dituzten herri ekinbideak
Sormen lan hori gogorra da, baina emankorra.
Badirudi legean egingo diren aldaketak xumeak direla,
Ez dezagun geure burua engainatu pentsatuz soluzioa Parlamentutik etorriko dela eta gogoan izan dezagun erantzukizuna gurea dela: euskaraz ikasi eta hitz egin behar dugu.
Ikastea norberarengandik hasi behar den eginkizuna da eta ez lantokian horretarako orduak ematen dituztelako, nahiz eta eskubide hori erreibindikatu beharrekoa den.
Seme-alabak ikastolara bidaltzea ongi dago, baina kontraesan arriskutsuan eror gaitezke geure buruari buruz pasiboak bagara.
Inork ez du esaten erraza denik, baina bide bakarra hori da.
Hizkuntza bat, euskara, mintzatzen den bitartean dago bizirik, eta mintzatu, norberak dakien hizkuntzaz mintzatzen da, ez maitatzen den hizkuntzaz.